Josteko hastapen ikastaroa

Josteko hastapen ikastaroa

45,00 €

Datorren urriaren 16an, ostirala, 18:30etik 20:30era TITAREn josteko hastapen ikastaro bat egitera gonbidatzen zaitugu. Josteko makinari beldurra galtzeko eta ikasteko aukera ezin hobea.

 

Tailer honetan josteko makina erabiltzen ikasiko duzu pausoz pauso: bere atalak ezagutuko dituzu, nola harilkatu behar den ondo, nola kontrolatu puntada, eta oihalarekin praktikak egingo dituzu eroso sentitu arte.

 

Oinarrizkoa barneratutakoan, ikasitakoa praktikan jarriko dugu gure tote bag-a eginez.; gero etxera eraman ahal izango duzuna.

 

Ekarri beharrekoa:

 

  • Zure diru-zorroa egiteko erabili nahi dituzun oihalak
  • Hariak

TITAREk jarriko du gainerakoa:

 

  • Josteko makina
  • Beharrezko tresnak
  • Giro atsegina eta talde txikiak
  • Hamaiketarako mokadu txiki bat

 

Hasiera-maila duenarentzat aproposa eta giro ona

45 € pertsonako

Iraupena:18:30-20.30

Gehienez 7 pertsona

 

Erreserbatu zure plaza eta zatoz sortzera, ikastera eta joskintzaz gozatzera!

 

Tailer hau opari gisa ere hartu dezakezu gure opari-txartelarekin. Formatu digitalean bidaliko dizugu edo TITAREn bertan jasotzeko aukera izango duzu.